Poloniako Zespol Piesni i Tanga Bestwina, Alemaniako Tanz und Folkloreensemble Ihna (argazkian), Euskal Herriko Iruriko Dantzariak eta Xiberotarrak (Zuberoa) eta Otxandategi Dantza Taldea (Berango), eta Mexikoko Mariachi Mexico Lindo taldeek hartuko dute parte abuztuaren 18, 19 eta 20an Berangoko II. Nazioarteko Folklore Jaialdian. Emanaldiak Lantzarte zelaian izango dira, eta hilaren 20an, desfilea egingo dute bertan talde guztiek. Ikuskizunak arratsaldeko 20:30ean hasiko dira, eta hilaren 18an, goizeko 11etan, harrera egingo diete partaideei Berangoko udaletxean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!