Sopelako hondartzetako sarbide berriak "hondamendi ekologikotzat" jo ditu Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 15a, 21:47

Uribe Kostako korridoretik Larrabasterra eta Sopelako hondartzetara sartzeko errepide berriak zabaltzeak ingurunean eragiten ari diren "kalteaz" eta "hondamendi ekologikoaz" ohartarazi du, prentsa ohar bidez, Jose Vicente Ojinaga Sopelako EB-Berdeetako bozeramaileak. Ildo horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako egitasmoaren hurrengo faseek izan dezaketen eraginaz ere abertitu du zinegotzi sopeloztarrak, "udalerrirako agresio berria dakartelako". Hori guztiagatik, "egitasmoaz falta dena bertan behera uzteko" eskatu du Ojinagak, "kalte handiagoak ekidin aldera" eta, bide batez, aipatu azpiegituraren ezaugarriez "hausnarketa" egiteko. Larrabasterra eta Sopelako hondartzetara joateko bide berriak joan den ostiralean (abuztuak 11) zabaldu zituzten, baita oinezkoentzako zatia eta bidegorria ere.

Jose Vicente Ojinaga Sopelako EB-Berdeetako bozeramaileak "garesti eta ekologiaren aurkakotzat" jo ditu Uribe Kostako korridoreko lanak. "Batez ere udan, trafiko arazoak konpontzeko beharrezkoak izan daitezkeen arren; ez daiteke horrelako egiturarik eraiki iraunkortasunaren oinarriak edota Agenda 21eko araudiak sakrifikatuz", azaldu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun