Laredoko gas leherketan zauritutako familia getxoztarreko ama hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 16a, 18:39

Laredoko Jai Alai apartamenduetako gas leherketaren ondorioz zauritutako Getxoko familiako ama atzo, asteartea, hil zen, Gurutzetako Ospitaleko (argazkian) iturriek jakinarazitakoaren arabera. Medikuaren partean irakur daitekeenez, "arnasketan bat-bateko narriadura larria eragin zion hemopsi masiboa" izan zuen 40 urteko R.B.L. emakumeak eta 13:50ean hil egin zen, bizia salbatzeko medikuek egindako ahaleginak alferrikakoak izan zirelarik. Horrela, senarra eta lau eta zortzi urteko seme-alabak utzi ditu Gurutzetako Ospitalean. Enborrean eta gorputz adarretan erredura larriak dituzte hildakoaren familiartekoek, eta hainbat azal-mentu egin behar izan dizkiete. Azken heriotza horrekin, dagoeneko sei dira uztailaren 27ko Laredoko ezbeharrean hildako biktimak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun