Algortako Portu Zaharreko jaietako txosna gunean Aitor Lafuente
Getxoko EB-Berdeetako zinegotziaren aurkako kartel "mehatxugarriak" egon zirela salatu zuen atzo, prentsa ohar bidez, Iñaki Urkiza alderdi horretako bozeramaileak. Udal Gobernuko kide ere denak azaldutakoaren arabera, Lafuenteren argazkia ikusten zen horietan, "lapurra" hitza ondoan zuela. Halaber, "txosna horietako batzuetan zeudenek zinegotzia zerbitzatzeari uko egin" zutela gaineratu zuen Urkizak, gertaera "onartezintzat" joz. Getxoko Ezker Batuko bozeramailearen aburuz, "euren aukera ideologikoa defendatzeko eskubidea erabili nahi duten herritarren aurkako mehatxu politikoaren adibide argia" dira berak azaldutakoak. "Talde horiei fidantza itzuli ez –azken urteotan ez da erabili fidantzen sistema; isunak ezartzen ditu Udalak jaien ostean– eta datorren urtean txosna jartzeko debekua ezar diezaiela" eskatuko dio Getxoko Gobernu Batzordeari EBk, Urkizak iragarritakoaren arabera. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Urkiza eta Lafuente /
Ezkerti