Batallon Vasco Españolek sinatutako pintaketak agertu dira Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 16a, 20:00

Askatasunak “Gara” egunkariari jakinarazi dionez, euskal preso politikoen argazkiak dituen panelean “izorratu” idatzi dute gazteleraz. Era berean, beste pintaketak agertu dira herrian zehar, “Gora Espainia” eta “Presoak Guantanamora” leloekin. Kasu guztietan, idazkiak sinatuta zeuden “BVE” izenarekin, 1975 eta 1981 urteak bitartean 34 euskal herritar erail zituen Batallon Vasco Español parapolizialeko sigla. Talde hori poliziez, mertzenarioz, ultraeskuindarrez eta zerbitzu sekretuetako kideez osatuta egon zen. Argazkian, Jose Miguel Beñaran “Argala” BVEren biktimetariko bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun