Santimamiko jaiak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 17a, 12:02

Erandioko Santimami auzoak goizeko 9:45ean ekin dio jaiak ospatzeari txupinaren eztanda entzutearekin batera. Ordu horretatik larunbatera arte Santimamiztarrek hainbat ekitaldi burutuko dituzte auzotar zein kanpotarrentzat. Gaur bertan, eguerdian nagusientzako luntxa izango da eta arratsaldeko 6:30etik aurrera idi probak izango dira, ondoren dantzaldia egingo dela. Bihar, berriz, Igel-toka, sokatira eta txinbera txapelketaren txanda izango da, eguna bukatzeko berriz dantzaldia izango dela. Larunbatean herri afaria ospatuko da eta jaien amaiera gozoago egiteko azken dantzaldia burutuko da. Argazkian, Erandion egindako sokatira proba bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun