Jaiak ospatzeari ekin diote Erandioko helduek zein txikiek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 24a, 22:43

Helduek 13:00an eta umeek 17:30ean, San Agustin jaiei hasiera eman diete egokitutako bi txupinazoak direla medio. Goizean, Erandioko emakume taldeak irakurritako pregoian udaletxeko plazan batu diren parrandazaleei agindu die jaietan ondo pasatzeko eta ohitura zaharrak mantenduz txuri-urdinez janzteko. Era berean, Erandioko feministek gogoan izan dituzte jaietan egoterik ez dutenak. Plazan ere, euskal preso politikoen aldeko aldarria izan da txanpaina eta konfeti artean, besteak beste “presoak kalera eta erlojua udaletxera” pankartaren bidez. Izan ere, Jon Bilbao, Mila Etxebarria eta Lurdes Cerrato gogoan izanda ere, hainbat erandioztarrek ez du oraindik ulertu zergatik Udal Gobernua tematu den Livcom sariaren pankartaz udaletxeko erlojua ezkutatzen. Bestalde, arratsaldean txikiek txanpainarik gabeko txupina izan dute, puxikak eta konfetia lagun (argazkian) eta gurasoak begirale izan dituztela. Jaiak astelehenera arte iraungo dute eta tartean hamaika ikuskizun ikusteko aukera izango da: S.A. eta Obrintpasen kontzertua bihar, bertsolariak eta Viticus talde argentinarra etzi, Sahararen aldeko herri bazkaria eta erromeria igandean edo asto lasterketa eta jantzi merkeen lehiaketa astelehenean.

San Agustin jaietako egitaraua:

Abuztuak 24, osteguna
13:00, pregoia eta txupina udaletxeko balkoitik.
13:30, erraldoien eta kilikien konpartsa.
17:30, txikien txupina.
19:00, koadrilen jaitsiera.
20:00, dantza-lehiaketa.
20:30, koadrilen jaitsieraren sari banaketa.
20:30, parrillada txosnetan.
00:00, dantzaldia Nuevo Grupo-rekin.

Abuztuak 25, ostirala (Kapela eguna)
10:00, diana.
12:00, haurrentzako jolasak, kiroldegi ondoko plazan.
13:00-15:00, Kapela eguna. La Plaza tabernan eman behar da izena.
13:00, jubilatuentzako luntxa Irailaren 23a plazan.
15:00, herri bazkaria Irailaren 23a plazan.
Arratsalde osoan zehar kale animazioa.
17:00, Erandioko taldeen aurkezpena Ategorrin.
18:00, umeentzako tailerrak, azoka txikian.
20:00, sagardotegi ibiltaria eta itzelezko txorizoa. Guztiontzako txorizo eta sagardoa. Irailaren 23a plazan.
20:30, Kantagunea.
20:45, Kapela Egunaren sari banaketa Irailaren 23a plazan.
21:00, Boxeo Irailaren 23a plazan.
23:00, Dantzaldia Sol y Silver taldearekin Irailaren 23a plazan.
00:00, S.A. eta Obrintpas kontzertuan Irailaren 23a plazan.
04:00, Kulero eta galtzontzilo lasterketa Irailaren 23a plazan.

Abuztuak 26, larunbata
10:00, diana.
10:00, bakailao txapelketa irailaren 23ª plazan eman behar da izena.
12:00, ur gerra kiroldegi ondoko plazan.
12:30-14:30, gaztelu puzgarriak kale azokako plazan.
12:30, Me gusta tu vestido taldearekin dantzaldia.
13:00, Mendibaiarte otxotea; irteera La plaza tabernatik.
14:00, bakailao txapelketaren sari banaketa.
16:00-19:00, arrantza txapelketa.
17:00-20:30, gaztelu puzgarriak kiroldegi ondoko plazan.
18:00, erraldoien konpartsa.
18:15, Me gusta tu vestido taldearekin dantzaldia.
18:30, aurresku txapelketa.
20:00, bertsolariak.
21:30, bilbainadak.
23:00, suzko zezena.
23:00, dantzaldia Urdaibai taldearekin irailaren 23a plazan.
00:00, Erandioko taldeek eskainitako kontzertuak eta Viticus argentinarrak kale azokako plazan.
Jarraian, gau-jolasak txosnetan.

abuztuak 27, igandea

10:00, diana.
12:00, dantza agerraldia irailaren 23a plazan.
13:00, Sahararen aldeko herri bazkaria.
17:00, goitibeheren jaitsiera.
18:00, idi probak.
19:00, “Medio metro” antzezlana, merkatuko plaza izandakoan.
20:00, Patxi bat, bi eta hirurekin erromeria irailaren 23a plazan. Jarraian, larrain dantza.
23:00, dantzaldiak Lisker taldearekin irailaren 23a plazan.
23:00, suzko zezena.

abuztuak 28, astelehena, San Agustin
10:00, diana.
12:00, meza nagusia.
12:30, pony eta bezerro ikuskizuna Gorritiren eskutik kale azokako plazan.
12:45, udal bandaren kontzertua.
13:30, ohorezko aurreskua.
Arratsaldean zehar Samasiku fanfarrearekin kalejira.
17:00, asto lasterketa.
18:00, idi probak. Erraldoien irteera.
18:00, dantzak Uztargi taldearekin.
19:30, pailazoak.
20:00, herri kirolak.
20:00, jantzi merke lehiaketa. Irailaren 23a plazan.
23:00, su artifizialak itsasarretik eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun