Anjel Figueroaren aititea hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 29a, 21:16

Emilio Fernandez, Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren aititea eta Etxerateko kidea herenegun hil zen gaixotasun baten ondorioz. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez, errautsak gaur arratsaldeko 5etan zabaldu dira Galean. Hileta-meza ondoren egingo da, Sopelako San Pedro elizan, arratsaldeko 7etan. Etengabek nabarmendu duenez, Emilio Fernandez bere “ametsik desiratuena beteta ikusi gabe joan” da: “iloba askatasunean ikustea”, alegia.

Antxoni Fernandez, Emilioren emaztea, 1997ko martxoaren 14an hil zen, Alcala Mecora Anjel bisitatzera zihoanean izandako auto “istripuan”. Anjelen aita ere 1999. urtean hil zen eta bere errautsak Galean zabaldu ziren. Azkenik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak “gure doluminak eta besarkadarik handiena” agertu dizkiote “Anjeli eta familia osoari une gogor hauetan”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun