Gazte sopeloztar bat hil da auto istripuz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 30a, 14:15

A.F.A. izeneko 28 urteko gazte sopeloztarra hil zen iragan den ostegunean, hilak 26, auto istripu baten ondorioz. Ezbeharra goizaldeko 01:15ean jazo zen Sopelan bertan. Gaztearen Renault Megane autoa Bi-2134 errepidetik zihoan, Urdulizerako noranzkoan, baina errepidetik irten zen, eta gero horma baten aurka talka egin zuen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez. Larrialdietarako langileak biktima artatzeko bertaratu arren, ezin izan zuten ezer egin gidariak zituen zauri larrien eraginez hil baitzen. Era berean, O.C.P. 22 urteko gazte bilbotarra zauritu egin zen ostiraleko ordu txikietan izandako auto istripu batean. Ezbeharra Leioako Abantzadako errepidean gertatu zen, bi autok aurrez aurre talka egin zutenean. O.C.P. Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten. Bestalde, iragan abuztuaren 20an, igandea, Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen Erandion alkoholaren eraginpean gidatzen zuelakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun