Bihar da azken eguna Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko abu. 30a, 15:23

Bihar, abuztuaren 31, bukatuko da Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketan izena emateko epea. Duda-mudan dauden 15 urtetik gorako sprayzale euskaldunek parte hartzeko aukera daukate oraindik, Euskara Elkarteen Topaguneak Abadiñon duen egoitzara egin nahi duten graffitiaren zirriborroa bidaltzen badute, gaur edo bihar askoz jota. Jasotako zirriborroen artean, epaimahaiak hamar aukeratuko ditu, eta horiek izango dira irailaren 16an marraztuko direnak, Tolosan egingo den gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatzeko lehiaketa honen finalean.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketako oinarriak (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun