Presoek eta punk eta hardcore doinuek hartuko dute gaur Txorimalo gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 1a, 20:24

Getxoko Txorimalo gaztetxeak presoen bizibaldintzei eta musika gogorrari egingo die lekua gaur. Algortako Gazte Asanbladak publikoki jakinarazi duenez, arratsaldeko 6etan bi presoren amek egindako adierazpenak biltzen dituen bideo bat proiektatuko dute. Bizipenak azalduko dituzten senideak Xose Tarrio "eraildako" presoaren eta Gabriel Pombo Da Silva "bahitutakoaren" amak dira. Era berean, arratsaldeko 8etan Deskiziadxs Leioako punk taldeak, Madrilgo Antitedax hardcore bandak eta Txaunis Bomb Band taldeak kontzertua emango dute. Sarrerak gaztetxean bertan salduko dira 3 euroen truke. Gaurkoaz gain, hamaika ekitaldi antolatu ditu Txorimalo gaztetxeak irailean zehar, batez ere ekologiari, zinemari, eutogestioari eta musikari lotuak. Argazkian, Topo, Deskiziadxs taldeko baxu-jolea.

Txorimalo gaztetxearen iraileko egitarua

Irailak 1, ostirala
18:00etan, bideoemanaldia, Xose Tarrio "eraildako" presoaren eta Gabriel Pombo Da Silva "bahitutakoaren" amen adierazpenekin.
20:00etan, Txaun Bomb Band, Antitedax eta Deskiziadxs kontzertuan. Sarrera: 3 euro.

Irailak 3, igandea
19:00etan, zineforuma: "El experimento".

Irailak 4, astelehena
18:00etan, Lurralde Zati Planaren (LZP) kontrako batzarra.

Irailak 6, asteazkena
Asanblada orokorra.

Irailak 8, ostirala
21:30ean, presoen aldeko bertso afaria.

Irailak 10, igandea
19:00etan, zineforuma: "Noviembre".

Irailak 11, astelehena
18:00etan, Lurralde Zati Planaren (LZP) kontrako batzarra.

Irailak 13, asteazkena
Asanblada orokorra.

Irailak 14, osteguna
18:30ean, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) kontrako hitzaldia.

Irailak 15, ostirala
Okupazio jardunaldiak.

Irailak 16, larunbata
Kontzertuak, batzarrak eta eztabaidak.

Irailak 17, igandea
Asteburu jardunaldiak.

Irailak 18, astelehena
18:00etan, Lurralde Zati Planaren (LZP) kontrako batzarra.

Irailak 20, asteazkena
Asanblada orokorra.

Irailak 21, osteguna
19:30ean, hitzaldia: "Etxebizitza eta Lurralde Zati Plana (LZP)".

Irailak 23, larunbata
Kontzertuak: Ska-Reggae jaia.

Irailak 24, igandea
19:00etan, zineforuma: "Tierra y Libertad".

Irailak 25, astelehena
18:00etan, Lurralde Zati Planaren (LZP) kontrako batzarra.

Irailak 27, asteazkena
Asanblada orokorra.

Irailak 28, osteguna
Euskal Herriko Nekazarien Elkartearen (EHNE) hitzaldia: "Lehenengo sektorea".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun