Asteburuetan Leioako campusean ikasi ahal izango da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 2a, 19:48

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa eta Erandioko campusak ikasgelak zabaldu ditu gaur unibertsitateko ikasleek iraileko azterketak presta ditzaten eta irekita izango dira datorren irailaren 16ra bitarteko larunbat eta igande guztietan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasgelategiaren ordutegia 13:00etatik arratsaldeko 7:30era da. Berriz, liburutegi nagusian goizez ikasiko ahal izango da datozen bi larunbatetan, irailaren 9an eta 16an, alegia. Egun horietan liburutegiak goizeko 9etatik 13:00etara arte zabalduko ditu ateak. Bilbon ere, ikasteko aukera izango da Sarrikon dagoen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Ingeniaritza Eskolan. Leku guztietan, baina, EHUko ikasle txartela eskatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun