Barinatxeko duna babestea aldarrikatu du Sopelako Ezker Batuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 2a, 20:43

Sopelako Ezker Batua-Berdeek Barinatxeko berezko duna babestea eta defendatzea eskatu dute, garrantzi handiko ingurumen horretako ekosistema manten dadin. Zentzu horretan eta Jose Vicente Ojinaga Sopelako EBBko zinegotzi eta bozeramaileak iragarri duenez, taldeak proposamen bat aurkeztuko du hurrengo hirigintza batzordean, hondartza babesteko asmoz. Bi dira proposamenak zehazten dituen ekimen nagusienak: alde batetik, duna babesteko ez zaio jendeari bertan egoten utzi behar eta bestalde, landareak jarri beharko lirateke. Ojinagaren arabera “beharrezkoa da duna bera finkatzea egokia den landaretza landatuz”. Era horretan, Sopelako Ezker Batua-Berdeek Getxoko Udalak Barinatxe hondartzako bere aldean martxan jarritako ekimenei segida eman nahi diete, Agenda 21 markoaren barruan. Argazkian, bi emakume Barinatxen surf egin ostean / Ondacaracola.

Gaiaren inguruko berriak:

Gorrondatxe eta Barinatxeko dunak babesteko neurriak hartuko dituzte (2005 Abe 12)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun