Zauritu bana izan da Sopelan jazotako bi trafiko istriputan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 3a, 14:09

DYA elkarteko zerbitzu medikuek J.M.S.G. 33 urteko Berangoko gizonezkoa artatu zuten atzo motorrez izandako trafiko istripuaren ostean. Ezbeharra goizeko 5ak aldera gertatu zen Sopelako Loiola Ander Deuna kalean gidariak motorretik erori zenean. Berangoko bizilaguna Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten sortutako hezur haustura bat artatzeko. Kale berean baina pasa den astelehenean, gaueko 10:15ak aldera, auto batek B.G.M. 45 urteko emakume bilbotarra harrapatu zuen. Istripuaren ondorioz DYAko osasun-boluntarioek emakumea Gurutzetara eraman behar izan zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun