Mila Etxebarria Erandioko presoa asteazkenean askatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 3a, 16:28

Uribe Kostako Amnistia Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, Mila Etxebarria preso erandioztarra etzidamu irtengo da Valentziako espetxetik, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion 5 urteko zigorra osorik bete ondoren. Mila Etxebarria 2002ko maiatzaren 14an atxilotu zuen Espainiako Poliziak azken aldiz, Espainiako Auzitegi Nazionalak zigorra betetzeko espetxe agindua eman ondoren. Era berean, litekeena da Jose Mari Tokero sopeloztarra eta Lurdes Cerrato erandioztarra hil honetako 23 eta urriaren 31n kaleratzea, hurrenez hurren. Biak ala biak espetxe zigor osoak bete ondoren kaleratuko lirateke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun