Jose Antonio Ramos artista kanariarrak tinplea inoiz entzun gabeko espektro akustikoan sartu du. Hainbat generotan sartu du aipatutako musika tresna (jazzean, flamenkoan, musika zeltiarrean, sinfonikoan...), eta bere lana eta proposamen berriak entzun dituztenen artean miresmena sortzea lortu du. Azkenik, Lolaimon taldea hainbat kontzeptu eta musika estilo hartuz abiatu zen musikaren munduan. Hori abiapuntu hartuta, beste zenbait musika arlo esperimentatzen hasi zen taldea bere irudimenaren mugak ezagutzeko. Erritmo latinoak eta flamenkoak oinarrizko zutabeak ditu taldeak, nahiz eta jazz, rock, funk edota reggae bezalako beste estilo batzuk ere erabiltzen dituen.
Jarduera osagarriei dagokienez, aurten ere Areetako Xake plazan dagoen Munduko Azokaz zein Itzubaltzeta /Erromoko Ibaiondo kalean kokatutako Bidezko Azokaz zein Munduko Terrazaz gozatu ahal izango dute bisitariek. Gainera, gaztetxoenek hainbat herritako tradiziozko jokoak izango dituzte eskura Taller de Geppetto elkarteak antolatutako Munduko Ludotekan.