Algortako Scout Taldearen egoitzako 30. urteurrena aitzaki herri bazkaria izango da datorren larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 3a, 21:53

Algortako Scout Taldeak hogeita hamar urte betetzen ditu aurten Basagoiti etorbideko 69. atarian ezarri zenetik. Urteurrena ospatzeko, bazkari bat egingo du datorren larunbatean, irailak 9, Algortako San Nikolas Plazan. Eskautetatik pasatu den jende guztia mahaiaren inguruan batzeko asmoa daukate oraingo taldekideek. Horregatik, bazkarian parte hartzera dei berezia egin dute, bazkarira apuntatzeko telefono zenbaki honetara deitzeko baino ez dela egin behar: 658713428 (Nahikari). Bestalde, oraingo egoitzak 30 urte bete baditu ere, Algortako Scout Taldearen sorrera 60. hamarkadaren bukaeran koka dezakegu. Elkartearen lehen egoitza, gazteek egindako “txabola” bat izan zen eta geroago egun Aldai Patronatua dagoen lurretan kokatu zen. Argazkian, taldeko hainbat kide Donostiako izotz-pistara 2006ko otsailaren 12an egindako txangoan / Nahikari Ayo.

Gaur egun, Algortako Scout Taldea 7 eta 18 urte bitarteko 100 ume inguruk osatzen dute, 6 begiraleren esanetan. Taldearen ardatz nagusiak natura, elkarbizitza eta euskara dira eta aipatzekoa da taldeak ez duela erlijioarekin zein talde politikoekin zerikusirik. Larunbatero elkartzen dira umeekin jolasak, eskulanak, mendirako irteerak, eta abar prestatzeko, baina ekintza nagusiak kanpamenduak dira. Horrelako hiru egiten dituzte urtean zehar: Gabonetakoa, Aste Santukoa (5 egunekoa) eta udakoa (12 egunetakoa). Alabaina, taldeak Algortako Olentzero Batzordean parte hartzen du herriko beste talde batzuekin batera. Euskararekin erlazioa duten ekitaldietan ere parte hartzen dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun