Arratsaldeko 8ak aldera egingo diote harrera Mila Etxebarriari Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 6a, 14:39

Gaur egingo diote harrera Mila Etxebarriari Astrabuduako Egoki herriko tabernan, Valentziatik heltzen denean, arratsaldeko 8ak aldera. Uribe Kostako Amnistia Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez, Mila Etxebarriari gaurko harreraz gain ongi etorri ekitaldia ere egingo diote, igande honetan, 13:00etan. Ongi etorriaren ostean kalejira eta herri bazkaria izango da. Bazkarirako izen-ematea irekita dago eta zerrendak daude Egoki herriko tabernan zein La Plaza tabernan. Dena den, bertatik igarotzerik ez duenak badauka SMS bidez izena ematea, 637 960 513 telefonora mezua bidaliz, alegia. Bazkariaren prezioa 15 eurokoa izango da.

Mila Etxebarria Valentziako espetxean zegoen, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri zion 5 urteko zigorra osorik bete arte. Etxebarria 2002ko maiatzaren 14an atxilotu zuen Espainiako Poliziak azken aldiz, Espainiako Auzitegi Nazionalak zigorra betetzeko espetxe agindua eman ondoren. Era berean, litekeena da Jose Mari Tokero sopeloztarra eta Lurdes Cerrato erandioztarra hil honetako 23 eta urriaren 31n kaleratzea, hurrenez hurren. Biak ala biak espetxe zigor osoak bete ondoren kaleratuko lirateke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun