Leioako gidari bat zaurituta atera dute autotik Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 6a, 15:19

Leioako J.A.A. 32 urteko gizonezkoa autotik atera behar izan zuten erreskaterako suhiltzaileek atzo Barakaldon izandako istripuaren ondorioz. Ezbeharra arratsaldeko ordu biak eta bostean gertatu zen, A-8 autobidean, Sestaoko irteeratik hurbil. Daf kamioi batek eta Renault Modus auto batek alboz albo jo zuten elkar; biak Kantabriarako noranzkoan zihoazen eta autoa ezkerreko bi erreien artea irauli zen. J.A.A. autoaren gidaria autotik askatu ostean Gurutzetako ospitalera eraman zuten zauri larriekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun