Bihar hasiko dira Urdulizko Andra Mari jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 6a, 21:42

Ohikoa denez, sei egunez baina bi asteburutan banatuta, ospatuko dituzte urduliztarrek Andra Mari jaiak. Bihar arratsaldeko 7etan botako dute txupina udaletxeko balkoitik ume-abesbatzako kideek. Ondoren koadrilen igoera izango da, elizaraino. Izan ere, lehenengo asteburuko ekitaldi gehienak inguruetan burutuko dira. 8etan, urduliztar zenduen aldeko meza izango da, baina kristaua ez denak zer ikusi edukiko du non eta pilotaleku berrian, bertan jokatuko baita Laubidek antolatutako pala-partida. Osteguna, karaokearekin eta Trapu Zaharra taldeak antzeztutako “El pisito” lanarekin amaituko da. Ostiralean txirrindularitza sari nagusia, mariatxiak eta su artifizialak egongo dira, besteak beste. Larunbatean, berriz, esku-pilota partida izango da ekitaldi nagusia. Bigarren asteburuan, aldiz, Akatz eta The Pipers Pots taldeek Mr. Shoe DJ. Calisekin larunbateab emango duten kontzertua izango da garrantzitsuena. Argazkian, Bakioko Akatz taldeko kideak.

Urdulizko Andra Mari jaietako egitaraua

Osteguna, irailak 7
- 19:00etan, udaletxeko balkoitik, txupin-jaurtiketa eta pregoia, Urdulizko ume-abesbatzaren eskutik. Ondoren, Kakarraldoren jaitsiera. Koadrilen igoera elizaraino, txistulariek eta buruhandiek lagunduta.
- 20:00etan, herritar zenduen aldeko meza.
- 20:00etan, pala-partida, herriko Laubide Euskal Pilota Kirol Taldeak antolatuta, pilotaleku berrian.
- 20:30ean, Karaoke lehiaketarako izen-ematea.
- 21:00etan, Karaokea
- 22:00etan, "El pisito" antzezlana, Trapu Zaharra taldearen eskutik.

Ostirala, irailak 8
- 10:00etan, kalejira.
- 11:00etan, meza.
- 11:45ean, ohorezko aurreskua.
- 12:00etan, sokatira, herri-kirolak eta Ku Flux fanfarria.
- 16:00etan, Andra Mari jaietako txirrindularitza sari nagusia; elite eta 23 azpiko kategorietarako.
- 17:45ean, umeen mozorro-lehiaketarako izen-ematea.
- 18:00etan, Patxin eta Potxin, pailazoak; "Indioen Iurraldea". Ondoren, mozorro lehiaketaren sari banaketa.
- 19:15ean, txirrindulari-lasterketaren sari banaketa.
- 20:00etan, Antsonekoa areto-futbolaren taldearen aurkezpena eta Getxoko Masca taldearen aurkako partida.
- 21:00etan, Mexikoko Nazioarteko Mariachi taldearen emanaldia.
- 23:00etan, su artifizialak, Astondoa su –etxearen eskutik.
- 23:30ean, Anjara taldearen kontzertua eta, ondoren, gau –dantzaldia.

Larunbata, irailak 9
- 11:00etan, umeentzako parkea, tailerrak eta margolan lehiaketa Antsonekoa plazan.
- 11:00etan, txu-txu trena.
- 12:00etan, tirolina, Santamariñen
- 16:00etan, Profesionalen mailako esku-pilota partidak, Iparralde kiroldegian. 1. partida: Olaizola II eta Begino vs. Leiza eta Zearra. 2. partida: Agirre eta Beobide vs. Berasaluze VIII eta Oteiza.
- 20:00etan, perkusio tailerra, eskoletan.
- 23:00etan, herriko Stropajo eta The Icons banden eta Sustraia taldearen kontzertua.

Ostirala, irailak 15
- 17:00etan, Antzar-jokoa, eskoletan.
- 18:00etan, gazte-mailako herriko eskubaloi-taldearen aurkezpena eta partida.
- 19:00etan, euskal dantza tailerra, eskoletan.
- 19:00etan, herriko eskubaloi taldearen aurkezpena eta partida Guzla Urduliz-Urdaneta.
- 20:30ean, senior-mailako herriko eskubaloi-taldearen aurkezpena eta partida Guzla Urduliz-J.D. Arrate.
- 22:30ean, "Pop rock" kontzertu akustiko eta elektrikoa, Xabier Leginak eskainia. Ondoren, Pandemia taldea, eta gau-dantzaldia.

Larunbata, irailak 16

- 10:00etan, kalejira.
- 11:00etan, umeentzako parkea, tailerrak, txu-txu trena eta grafitti-tailerrak.
- 11:30ean, herriko Iratxo Gorria dantza taldearen emanaldia.
- 12:30ean, zaldi probak, udaletxearen aurrean.
- 18:00etan, Areto dantzak eta, ondoren, play-back lehiaketa.
- 20:30ean, Sardina-jana, sagardo-festa, bertsolariak eta trikitilariak.
- 22:00etan, herriko Mr.Shoe DJ. Calis taldearen kontzertua, eta ondoren, Akatz eta Piper Pots taldeak.

Igandea, irailak 17
16:00etan, mus-txapelketa, eskoletan.
17:00etan, frontenis txapelketako finalak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun