Kurrilo bat agertu egin da galduta Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 8a, 21:45
Atzo goizean kurrilo bat agertu zen Areetako herri gunean Gara.net-ek zabaldu duenez. Hegaztia aurkitu zuen auzokide batek telefonoz deitu zien udaltzainei, eta animaliak batzeko zerbitzuko zein Babes Zibileko kideei abisua emanda safari txiki bat antolatu zuten Areetako kaleetatik. Goizeko 9:40an hegaztia harrapatu eta Gorlizko Animalia Basatiak Osatzeko Foru Zentrora eraman zuten. Foru Aldundiko iturriek adierazi zutenez, kurriloa egoera onean zegoen eta heldu eta minutu batzuetara animaliaren jabea batu zuen, jabego dokumentuak erakutsi ostean. Kurriloak paduretan bizi dira eta metro bat baino gehiagoko altuera izaten dute. Argazkia: Gara.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun