Gaiaren inguruko berriak:
Soto del Realeko 111. ziegan bizi naiz (Matraka.info, 2006 Ira 05)
Ibon Meñika Jarrai-Haika-Segi makrosumarioan auzipetuetako bozeramailea izandakoa Matraka.info komunikabidean argitaratzen zuen "Kaltzo" bere bitakora idazteari ekin dio berriro egunotan, Soto del Realgo espetxe barrutik. Ibon Meñika gazte zamudiotarra pasa den apirilaren 18an atxilotu zuen Guardia Zibilak Abadiñon, "ETA finantzatzeko" 60 euroko 90 bono gainean eramaten zituela argudiatuta. Meñikak ez zuen fiskala eta epailearen galderak erantzun baina epailearen aurrean buruan eta barrabiletan behin eta berriro kolpatu zutela salatu zuen. Alabaina, Soto del Real espetxera bidali zuen Pedrazek, Guardia Zibilaren eskuetan zegoela Meñikak sinatutako deklarazioan oinarrituz. Argazkia: Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!