"Berria"k milagarren zenbakia kaleratu du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 8a, 21:21

Espainiako Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Euskaldunon Egunkaria, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz. Orduan inor gutxik pentsa zezakeen itxiarazitakoaren pareko euskarazko egunkari berri bat kalean egon zitekeenik lau hilabete geroago. Alegia, euskarazko egunkari berri batek 2006ko irailaren 8an milagarren zenbakia kaleratuko zuenik. 2003ko otsailaren 20a eta ekainaren 21a arteko lau hilabeteak emozio eta, batez ere, elkarlan askoko egunak izan ziren, euskarazko egunkari berri bat sortzeko. Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasuna eta amorrua proiektu berri batera bideratu ziren.

Gaiaren iguruko berriak:

BERRIAk milagarren zenbakia kaleratu du gaur (Berria)

Martxelo Otamendiren artikulua: Pluton bezala, planeta nanoa? (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun