Nafarroa Oinezen laguntzeko 2.000 pertsona behar dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 11a, 19:06
Berako Labiaga ikastolak datorren urriaren 15ean ospatuko den Nafarroa Oinez antolatzen jarduten du egun. Baina, Nafarroa Garaiko ikastolen eguna arrakastatsua izan dadin 2.000 pertsonen laguntza behar izango dutela aurreikusi dute. Horregatik, Nafarroa Oinezeko antolakuntzak euskaltzaleak deitu ditu txosnetan, segurtasunean, garbiketan, salmentan edota beste zereginetan aritzeko behar izango diren 2.000 pertsonako kopurua bete dezaten. Izen-ematea norbanaka zein taldeka egin daiteke, naiz eta taldeka egitea hobestu duten antolakuntza lanak erraztuko baitu horrek. Horretarako, eta irailaren 22a baino lehen, hiru telefono zenbaki eta e-posta bat bideratu dute antolatzaileek. Interesadunek 600 344 655, 948 625 215 eta 948 631 558 telefonoetara zein oinezbera@hotmail.com dei edo idaz dezakete, lan egitera zenbat lagun joango diren, arduradun baten izen-abizenak eta telefonoaren berri emateko. Irudian, Beran ospatu zen 1994ko Nafarroa Oinezeko argazki bat / Nafarroa Oinez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun