Sei elkarretaratzeen bidez Iñaki de Juana Chaosen askatasuna eskatuko dute gaur Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 11a, 21:39
Abuztuaren 7tik aurrera hasitako gose grebaren 36. egunean dagoen Iñaki de Juana Chaos esukal preso politikoaren askatasuna aldarrikatuko dute gaur Uribe Kostan egingo diren 6 elkarretaratzeak direla medio. Ekitaldiak Astrabuduako Josu Murueta plazan, Algortako Telletxen, Berangoko Gudarien enparantzan, Larrabasterran Urdulizko Geltoki ondoan eta Plentziako Zubiko plazan izango dira, arratsaldeko 8etan, Plentziakoa izan ezik, 19:50ean hasiko baita. Dagoeneko, pasa den ostiralean, dozenaka lagun batu ziren Leioan eta Berangon PSE-EEko egoitzen aurrean zein Algortako Telletxen. Era berean, Askapena erakunde internazionalistak zigorra bete duen Iñaki de Juana presoen aldeko nazioarteko kanpainari ekin dio, Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuburuari, Carlos Divar Espainiako Auzitegi Nazionalaren presidenteari eta Mercedes Gallizo Espetxe Erakundeen zuzendari nagusiari De Juanaren askatasuna aldarrikatzeko. Argazkia: Etengabe.
Gaiaren inguruko berriak:

Llamada de Askapena en solidaridad con Iñaki de Juana Chaos, en huelga de hambre (Indymedia Euskal Herria, 2006 Ira 11)

De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre (Gara, 2006 Ira 10)

Iñaki de Juana 34 egun gose greban bertsolariekin (Indymedia Euskal Herria, 2006 Ira 10)

Iñaki De Juana Chaos - en idatziak (Eitb24.com, 2006 Ira 08)

De Juanak hilabete darama gose greban eta 14 kilo galdu ditu dagoeneko (Berria, 2006 Ira 07)

Iñaki De Juana Chaos - en idatziak (Webmaterchaos)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun