Mitxel Sarasketa Askatasuneko kidea elkarrizketatu dute Argentinako telebista batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 11a, 23:00

Argentinisima Satelital izeneko telebistan ostegunero 21:00etan satelite bidez zein Interneten Agora TV webgunean emititzen den “Resumen Latinoamericano TV” telesaioak Mitxel Sarasketa Algortako euskal preso politiko ohia eta Askatasunako kide auziperatua elkarrizketatu du. Pasa den abuztuaren 24an zabaldu zuten Argentinan Sarasketari Carlos Aznarez kazetariak egindako elkarrizketa "Euskal Herria tiene la palabra" izenburupean. 15 minutuko bideoan, Sarasketak Euskal Herriko egungo egoera politikoaz hausnartzen du eta Berangon hainbat urtez bizi izandako Carlos Aznarezen hainbat galdera erantzuten ditu, euskal diasporaren eragiteko aukerez, bake prozesuak zein prozesu politikoak aurrera jarraitzeko behar diren baldintzez, eta abar. Bideoa, Algorta, Berango eta Portu Zaharreko jaietako zein Iñaki Rike hildako errefuxiatuari Lezaman emandako azken agurra ekitaldiko hainbat irudiekin osatzen da. Telesaioan, berriz, Libano, Iran, Kuba eta Argentinako hainbat gai jorratzen dira.

Gaiaren inguruko berriak:

Resumen Latinoamericano TV, 2006ko abuztuaren 24ko programa osoa (ordu bat) ikusgai

Mitxel Sarasketari egindako elkarrizketa (15 minutu) ikusgai
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun