Ertzaintzak pasa den ostiralean atxilotu zituen bi pertsona Arabako Billar herriko ortu batean 40 metro koadroko bi marihuana-saila izateagatik, edo EAEko Herrizaingo Sailak adierazi duenez, “osasun publikoaren kontrako delitua” egiteagatik. Atxilotuak 24 urteko M.A.R.L. billartarra eta 40 urteko J.G.B. Oiondarra. Ertzainek abuztuaren 8an ekin zieten “ikerketei”, El Cubillo inguruko zonaldean sute bat gertatu ostean. Gertaera horien bidez detektatu omen zituen Ertzaintzak marihuana-sailak. Zelatan emandako hilabete honetan, Ertzaintzak landareei emandako arreta eta zaintza lanak dokumentatu egin ditu, pasa den ostiralean ortuko jabeak atxilotu zituen arte. Ondoren, marihuana konfiskatu zuten eta atxilotuen etxeak miatu zituzten. Horren inguruan, Ertzaintzak nabarmendu egin du “marihuana landatzeko eta lantzeko hainbat material zein eskuliburu batzuk” topatu zituztela. Atxilotuek atzo deklaratu zuten Gasteizko Guardiako Epaitegian. Argazkian, marihuana landare baten artxiboko irudi bat /
Choaderboy