Ander Deunako ikasleak, euskeraren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 12a, 16:47

Sopelako Ander Deuna ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako A eta B taldeen ikasleak euskeraren egoera aztertzen ari dira egunotan, bi lantaldetan banatuta. Gaur, Algortara joan dira, eta “gauza asko” ikasi dituzte. Egizu Getxo Euskaldun! elkartean egon dira eta heldu, nagusi zein umeentzako ekintzak daudela azaldu diete. Bertan irteera mota asko antolatzen direla jakinarazi diete, besteak beste “ikastaro asko, eskia (neguan), surfa (udan)”, eta abar. Geroago, UKBERRI.NETen egon dira, baita Koska irratian ere. Bihar, berriz, Sopelara joango dira “dendetan euskaraz hitz egitera”, eta “dendariek nolako erreakzioa duten ikustera”. Datu horiekin atzo egin zuten plano batean, zonaldeetan euskeraren erabilera kokatuko dute. Etzi, txandak aldatuta, berriro izango dira Egizun zein eskualdeko komunikabide elebidun eta euskaldunetan, Boluntzarreta elkarteak argitaratzen duen “UK” aldizkaria barne.

Urtxintxa aisialdi eskolaren bidez, ikasturte hasiera xelebrea izan dute Sopelako Ander Deunako DBHko 1. mailako ikasleak. Izan ere, kurtsoko lehenengo aste honetan, 11 eta 13 urte bitarteko 30 gazte horiek matematika edo natur zientziak bezalako ikasgaien ordez, euskeraren erabileraren egoera zein eskualdean diren euskeraren aldeko hainbat ekimen ezagutzen ari dira. Hodei gazteak argi dauka: “askoz hobeto pasatzen dugu horrela”.

Gaiaren inguruko berriak:

Ander Deuna ikastolako ikasleen argazkiak Koska irratia eta UKBERRI.NET proiektuak ezagutzen (UKBERRI.NET / Flickr.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun