AEK-k ikasturte berriko matrikulazio kanpaina aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 12a, 21:49

AEK-k 2006-2007 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurkeztu du gaur goizean Bilbon egin duen prentsaurrekoan. Honenbestez, izena emateko epea zabalik dago euskara “AEKren eskutik” ikasi nahi dutenentzako. AEK-k urte osoko ikastaroak, ikastaro trinkoak, enpresa eta erakundeentzako planak eta ikastaro bereziak, hizkuntza eskakizunak eta EGA prestatzeko ikastaroak, Negu Barnetegia, autoikaskuntza ikastaroak, etorkinentzako ikastaro bereziak eta erabilera bultzatzeko ikastaroak eta bestelako egitasmoak eskaintzen ditu besteak beste.

AEK-ko ikastaroren batean izena eman nahi duenak honako telefono honetara deitu behar du: 902 362 294, www.aeknet.net-en sartu edo hurbilen daukan euskaltegira jo dezake.

15. Korrika

Ikasturte honetan AEK-k badakar berrikuntzarik zenbait herritan. Inbertsiorik handiena Nafarroan egin du, Iruñeko Donibane auzoan euskaltegi berria egin baitu. Bizkaian Barakaldoko euskaltegia handitu eta berritu egin du, eta Zornotzako (Bizkaia), eta Soraluzeko (Gipuzkoa) euskaltegiak lekuz aldatu ditu. Honek guztiak esfortzu ekonomiko handia suposatzen dio AEKri baina ikasturte berrian, 2007ko martxoan hain justu, Korrikaren 15. edizioa burutuko da eta AEK seguru agertu da aurrekoek adina arrakasta erdietsi eta Euskal Herriko jende guztiak euskarari eta AEKri berriro ere sostengua erakutsiko diola.

Azkenik, AEK-k iragan ikasturtean abiatu zuen hausnarketa prozesua bukatu duela iragarri du. Horrela, AEKren bigarren plan estrategikoa onartu eta epealdi estrategiko berri bati ekingo dio ikasturte berriaren hasierarekin. Mertxe Mujikak, AEKren koordinatzaile nagusiak azaldu duenez “AEK-k bere betiko xedeari eutsiko dio, Euskal Herria euskalduntzea, eta helburu horri begira kalitatearen aldeko apustu sendoa egingo du”.

Argibide gehiagorako:

2006-2007 ikasturtea: izena emateko epea zabalik (AEK)

- Nazio telefonoa: 902 362 294.
- Nazio webgunea: www.aeknet.net.
- Gorlizko AEK (Gorliz): Iberre Berri plaza 5. 48630 Gorliz. Telefonoa: 944 773 646. E-posta: jentilbaso@aeknet.net.
- Jentilbaso AEK (Plentzia): Kristo enparantza 8. 48620 Plentzia. Telefonoa: 944 773 607. E-posta: jentilbaso@aeknet.net.
- Lamia AEK (Leioa): Luis Bilbao Libano 8, behea. 48940 Leioa. Telefonoa: 944 646 063. E-posta: lamia@aeknet.net.
- Lauaxeta AEK (Algorta): Iparbide 6, behea. 48991 Algorta. Telefonoa: 944 304 734. E-posta: lauaxeta@aeknet.net.
- Nikola AEK (Sopela): Enrike Urrutikoetxea 12. 48600 Sopela. Telefonoa: 946 764 876. E-posta: nikola@aeknet.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun