Autobus bat erretzen saiatu da ezezagun talde bat Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 13a, 20:35

Aurpegiak estalita zeramatzaten lau lagun autobus bati su ematen saiatu ziren atzo Algortan, baina Ertzaintza agertzean alde egin zuten. Kale eraso saiakera gaueko 9ak jota burutu zuten, Algortako etorbidean. Bertan zegoen autobusaren beirak apurtu eta likido sukoia bota zuten barrura. Alabaina, une horretan bertaratu zen Ertzaintzako patruila bat eta txanodunek ihes egin zuten. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, poliziak inguruetan zeuden, ustezko lapurreta batengatik piztutako alarma bat egiaztatzen, baina kale erasoa ikusi zuen bizilagun batek gertatzen ari zenaren berri eman zien. Bestalde, Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, autobuseko “bidaiarietako batek zauri arinak izan ditu, egileetako batek burdin barra batez jo baitu egileei egiten ari zirena aurpegiratu dienean”. Atzokoa ETA erakundeak pasa den martxoan emandako su-etenaren ostean Uribe Kostan gertaturiko bigarren kale erasoa da. Apirilaren 23koa, atzokoa bezala, Algortan izan zen, Tellagorri plazako Mapfre aseguru-etxeko bulegoan (argazkian). Kalte arinak izan ziren eta inguruetan Ibon Meñika atxilotu berria zenaren askatasuna aldarrikatzen zuten esku-orriak aurkitu ziren.

Gaiaren inguruko berriak:

Koktelak jaurti dituzte Algortako Mapfre bulego baten kontra (2006 Api 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun