Getxoko PPk “berriz ere zentzuz jokatzeko” eskatu dio Zapaterori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 13a, 21:01

Getxoko PPko presidentea den Marisa Arrueren iritziz, atzo Algortan txanodun talde batek autobus bati su ematen saiatu izanak “pixkanaka kale bortxakeria eta larderia berrindartzen ari direla” erakusten du. Horregatik eraso saiakera gaitzetsi ostean, Arrue Espainiako Gobernuari zuzendu zaio “hau bezalako gertaerak kontuan hartzeko eta terrorismoaren kontrako borrokan berriz ere zentzuz jokatzeko eta espainiarrei gezur gehiago ez botatzeko” eskatzeko. Era berean, Arruek azpimarratu du zaurituta irten den bidaiariaren “balentria” txanodunei aurre egiteagatik. Leopoldo Barreda Gasteizko Legebiltzarkide popularraren arabera, berriz, “ETAk armak erabiltzeari inoiz ez diola uko egin, inoiz ez duela esan desegingo dela eta gizarte demokratikoan era ez-legitimoan eragiteari inoiz ez duela baztertu” frogatzen du atzoko ekintzak.

Gaiaren inguruko berriak:

Autobus bat erretzen saiatu da ezezagun talde bat Algortan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun