PSE-EE, Aralar eta AB kezkatuta agertu dira bart Algortan izandako erasoarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 13a, 23:18

Rodolfo Ares PSE-EEko Zuzendaritzako bozeramaileak Algortan zein Elorrion izandako kale erasoak gaitzetsi ditu eta ezker abertzaleko buruzagiei dei egin die "kale borroka ekintza horietatik bereizteko". Aresen ustez, horrelako ekintzak "indarkeriari azkena ematea helburu duen prozesu batekin bateraezinak" direla esan du. Aralarrek, berriz, komunikatu baten bidez jakinarazi du “txartzat eta larritzat” jotzen dituela atzo Elorrion eta Getxon izandako kale erasoak. Era berean, elkartasuna adierazi nahi die zauritutako pertsonari, eta garraio publikoko langileei eta erabiltzaileei. Aralarren ustez, “horrelako erasoak bake prozesua aurrera atera ahal izateko kaltegarri baino ez dira” eta horrek “inoiz baino antzuago eta zentzugabekoago eta beti bezain larri” bihurtzen dituela, gaineratu dute.

Bere aldetik, Abertzaleen Batasuna kezkatuta agertu da, eta bake prozesua blokeatuta ote dagoen beldur dela agertu du publikoki. ABk iragarri du PSE-EE, PSN eta PSFrekin harremanetan jarriko dela Espainiako Gobernuari keinuren bat egiteko eska diezaioten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun