Guztiek “gerra eta errepresio estrategiak” uztekotan kale eraso gehiagorik ez litzatekeela izango esan du Permachek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 13a, 23:39

Joseba Permach Batasuneko bozeramaileak atzo Euskadi Irratian adierazi zuenez, egunotan Euskal Herrian izan diren Algortakoa bezalako kale erasoak “ziurrenik” ez lirateke berriro ere gertatuko alde guztiak errespetatuko balira eta “gerra eta errepresio estrategiak” mantentzeari uko egingo baliote. Permachek mikrofonoaren aurrean aitortu zuen prozesu politikoaren inguruko hausnarketa ezkorra egiten duela. “Pasatzen den egun bakoitzean irtenbiderako aukerak galtzen ari dira”, gaineratu zuen Batasuneko mahaikideak.

Gaiaren inguruko berriak:

Alde guztiak errespetatuko balira kale erasoak ez liratekeela errepikatuko iritzi dio Permachek (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun