Ibon Meñika bihar irten daiteke 12.000 euroko bermea ordainduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 14a, 00:01

Gara.net digitalak argitaratu duenez, Ibon Meñikaren defentsako iturriek baieztatu dute Zamudioko gazteari 12.000 euroko bermea ezarri diotela gaur Espainiako Auzitegi nazionalak, baina erabaki horren abisua nahiko berandu heldu denez, bihar arte ezin izango dutela ordaindu. Meñika Jarrai-Haika-Segi sumarioan auziperatuen bozeramailea bezala ezaguna da. Pasa den apirilaren 18an atxilotu zuen Guardia Zibilak errepide kontrol batean “ETA finantzatzeko” bonoak zituela argudiatuta. Hainbat egun beranduago torturatua izan zela epailearen aurrean deklaratu ostean, Soto del Real espetxera bidali zuten. Orain dela egun batzuk, Matraka.info digitalean idazten zuen “Kaltzo” bitakora berriro idazteari ekin zion kartzelatik.

Gaiaren inguruko berriak:

Ibon Meñikari 12.000 euroko bermea ezarri diote aske geratzeko (Gara.net)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun