Uribe Kostan 100 kilometro orduko haize-boladak iragarri dituzte biharko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 20a, 20:31

Gordon urakana gaur gauetik bihar goizera arteko tartean helduko da Euskal Herrira, dagoeneko ekaitz tropikalean bihurtuta, eta berarekin batera haize-bolada bortitzak izango dira mendialdean, kostaldean eta babes gabeko beste lekuetan. Euskalmet zerbitzu metereologikoaren arabera, bihar, osteguna, hego haizeek orduko 80 kilometrokoak izango dira Euskal Herrian orokorrean, baina kostaldean, Uribe Kosta barne, 100 kilometro orduko abiadurara ailegatuko da eta mendialdeetan orduko 120 kilometro gainditzeko aukera dago. Haizearekin batera zirimiri edota euria egingo du, gauean batez ere. Gainera, ostegunetik aurrera euria itzultzea espero dute adituek. Itsasoan, berriz, zortzi metroko olatuak espero dira euskal kostaldeko hainbat puntutan.

Haize-bolada bortitzek eraginda gerta litezkeenak ekiditeko, Babes Zibilak hainbat aholku eman ditu. Haize bortitza dagoenean ateak, leihoak eta toldoak ixtea eta aseguratzea komeni da, lorontziak eta lurrera eror daitezkeen objektu guztiak balkoitik urrutiratzea eta baldintza txarretan edo obretan dauden pareta, etxe-zahar edo erortzeko arriskua duten tokietatik urruntzea.

Gainera, beharrezko babes neurririk gabe aldamioetara ez igotzeko eta ahal dela ez bidaiatzea (haizeak eramandako gauzak egon baitaitezke errepidean) aholkatu dute. Eusko Jaurlaritzak ere bat egiten du aholku horiekin eta itsas-kirolak ez egiteko gomendioa ere luzatu du.

Argibide gehiagorako:

SOS Deiak

Euskalmet
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun