Algortako 40 bat dendarik antolatuko dute datozen ostiral eta larunbatean herri horretako II. Merkatu Txikia. Aurten, berrikuntza bezala, saltokiak karpapean izango dira Telletxeko aparkalekuan. Bertan, mota guztietako produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira. Besteak beste, zapatak, jantziak, etxerako gauzak eta mota anitzetako opariak gutxienez prezio erdian eta gehienez jota kostatzen zutenaren %80 merkeago topatzeko aukera egongo da 900 metro koadroko karpan. Erosketak goizeko 9:30etatik 20:30etara egin ahal izango dira, beti ere eskudirutan ordainduz eta produktuak itzultzeko aukerarik ez dela egongo jakinda.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!