EAEko Gazte Kontseiluak begirale ikastaroetan matrikulatzera deitu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 20a, 23:38
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gazte Kontseiluak (EGK) irailaren amaiera edo urriaren hasiera arte matrikula epea zabalik daukaten astialdirako begirale edo zuzendari izateko ikastaroetan izena ematera deitu du. Horrela, eta bakerako heziketa, partaidetza, ingurumenarenganako errespetua, elkarbizitza, euskararenganako motibazioa, genero berdintasuna, kulturartekotasuna baloreak indartzeko asmoz, EAEko hainbat astialdi eskolekin batera ikastaroak prestatu ditu EGKk. Bizkaian, Iturralde), Gaztetxoak), Urtxintxa), EDE) Fundazioa, Kurkudi eta Gazteen Gurutze Gorria) dira EGKrekin batera ikastaroak emango dituzten elkarteak.
EGKko prentsa oharra:

Astialdirako begirale edo zuzendari izateko beharrezkoa den agiria eskuratzeko aukera asko daude. Titulu hori eskuratzeko ikastaroen matrikula epea zabalik dago une hauetan (Irailaren amaiera eta Urriaren hasiera bitartean). Agiri hau Eusko Jaurlaritzak ematen du horretarako homologatuta dauden Astialdirako Eskolen bitartez. Lurralde bakoitzean (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) zenbait Astialdirako Eskola daude eta horietan beharrezkoa den hezkuntza jaso daiteke eta eskola gehienak EGK-ko kide dira.

Eskola, ikastetxe eta ikastoletatik kanpo geratzen den hezkuntzari hezkuntza ez-formala esaten zaio. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak heziketa modu hau hedatzearen aldeko deia egiten du. Hezkuntza honen bitartez, klaseetatik kanpo, astialdi taldeetan ume eta nerabeei hainbat balio hedatzen zaizkie: bakerako heziketa, partaidetza, ingurumenarenganako errespetua, elkarbizitza, euskararenganako motibazioa, genero berdintasuna, kulturartekotasuna... Hezkuntza hau hedatzeko ardura astialdirako begirale eta zuzendariek daukate, hauek normalean 19 eta 28 urte bitarteko gazteak izaten dira. Era berean, gazte hauek aipaturiko balioen hedapena egiteko berezko hezkuntza eta titulua behar dute. Horretarako Astialdirako Eskolek urtebeteko (trinkoak) edo bi urtetako ikastaroak abiatu dituzte. Eskolaren arabera metodologia, hizkuntza, prezioa edota epeak ezberdinak izaten dira. Bestalde, begirale edo zuzendari izateko formazioan zenbait arlo aurki ditzakegu: psikologia ebolutiboa, talde dinamikak, sexualitatea, hezkidetza, lehen sorospenak, antzerkia, euskal jolasak. EGK-k errealitate hau erakargarri sentitzen duten 18 urtetik gorako gazteei astialdirako eskola hauetariko batekin harremanetan jartzeko deia egiten die. Hauek guztiek homologaturiko agiria eskuratzeko formazio osoa eskaintzen dute:

Bizkaian:

Iturralde eskola: 944 244 954, www.itakaescolapios.com
Gaztetxoak eskola: 944 245 842, www.gaztetxoak.com
Urtxintxa eskola: 944 320 445, www.urtxintxaeskola.org
EDE Fundazioa: 944 009 999, www.fundacionede.org
Kurkudi eskola: 944 639 525, kurkudieskola@hotmail.com
Cruz Roja Juventud: 944 238 922, www.cruzrojajuventud.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun