Era berean, Eusko Alkartasunak salatu du hegaldien jatorri militarra eta altuera baieztatuko balitz, 1994ko uztailaren 1eko 1489 Erret Dekretua urratuta egongo litzateke, bertan helizerik gabeko garraioen eta eraso zein ehiza-hegazkinen hegaldietarako gutxienezko altuera 600 metrotan finkatzen baita. Dekretu berean, gogoratu du Lasagabasterrek, ezartzen da aireontziek hirietan, herrietan edo bizilekuetan eraikin multzoen gainetik zein 10.000 bizilagun baino gehiagoko herrietan estalperik gabeko zonaldeetan pertsonen kontzentrazioen gainetik hegan egitea saihestuko dutela.
EAko diputatuak azpimarratu du ez dela “lehenengo aldia” euskal lurraldean abioi militarren presentziaz edo hirietan egindako maniobra arriskutsuez galdetzen duela eta aurretik idatzitako 053819, 020013 eta 001142 zenbakiko galderak gogoratu ditu.