Esatari eta kolaboratzaile berrien bila dabil Koska irratia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 21a, 15:01

Urriko lehen astean aurkeztuko duen programazio berria helburu, Koska irratiak Uribe Kostako irratizaleei deitu die 2006-2007ko irrati denboraldian parte hartzeko, bai irratsaioak egiten, bai magazinean kolaboratzailea izaten. Horretarako, ateak, telefonoak eta modemak irekita utzi dituzte goizez zein gauez, nahi duenak Koskako kideekin harremanetan jartzeko. Hortaz, Algortako Amezti kalearen 6. atariko 4. solairuan dagoen 2. bulegoan sartuz, 944 913 994 telefonora deituz edo koskairratia@koskairratia.com e-postara idatziz badago aukera Koska irratiko proiektuan sartzeko. Momentuz, Koska irratia k aurreratu du “Goizero goizero” magazina indartu, Info 7 irratiko “Kalegorrian” irratsaioa emititu eta irrati horretako zein Koskako Albiste Zerbitzuak ekoiztutako albistegiak tartekatuko dituela. Argazkian, Ander Deuna ikastolako hainbat lagun Koskako estudioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun