Aurtengo irailaren 22an , “Autorik gabeko eguna” ospatuko da behin eta berriz gure hiriburuetan eta baita Espainia eta Europa osoko hainbat herrialdeetan. Eginkizun hauek, autoa zentzu gehiagorekin erabiltzeak gure eguneroko bizitzan dakartzan hobekuntza eta garraio jasangarriago bat posible dela erakustea dute helburu. Testuinguru honetan, Berdeak-European Greens-ek bat egiten du hile honetan Europako Parlamentuko Talde Berdeak martxan jarri duen “Mugikortasun jasangarri” baten aldeko kanpainarekin.
Ibilgailu pribatuak daukan “gizartearekiko” kostua (istripuak, kutsadura, klima aldaketa, baliabideen desagerpena, paisaiaren hondaketa...) neurtua izan da Europa mailako txosten batean. Honen arabera, kostu hau trenbidearenaren hirukoitza da eta autobusaren eta baita abioiarena baino askoz ere handiagoa.
Arrazoi guzti hauengatik, Berdeak alderditik, ez dugu nahikoa ikusten bi edo hiru kaletan trafikoa ixtea urteko egun bakar batean. Gure erakundeak, garraio publikoaren erabileran eredugarri izateaz aparte, zoritxarrez hau ere arrotz eta deserosoa iruditzen zaie gaur egun, benetako ahaleginak egin behar dute bai garraio publikoa eta baita kutsatzen ez duten beste garraio alternatiboak bultzatzeko. Era berean ezin dezakete banakako autoaren erabilpena behartzen duen urbanismoa gehiago bultzatu, hiri kanpoaldean ikaragarrizko merkatal zentroak eraikiz adibidez.
Erakundeak herritarren ohitura aldaketa nola lagundu eta bultzatu dezaketen adibide on bat Alemanian daukagu. Jadanik martxan dagoen “MobilCard”, garraio publikorako txartel intermodala, hango biztanleei al den eraginkortasun eta erosotasuna eskaintzeko dago prestaturik. Azken finean autoa etxean lagatzera gonbidatzeko.
Bitartean, Euskal Herrian daukagun bizikleta, mendia eta basabideekiko zaletasunarekin, ordua da eguneroko bizitzara zabaltzeko. Gure planetak eskertu digu dudarik gabe.
Berdeak - European Greens