Kostaldean itsasoari lekua kentzen hasi dira, autoak aurrerantzean ere Portu Zaharreraino gau eta egun oztoporik gabe iristeko. Berde kolorea nagusi duen panfletoa banatu digute postontzi guztietan, baina egunerokoan porlan grisez estaltzen dituzte zelai berdeak eta itsaso urdina.
Beste mundu bat posible da, jakina baietz! Baina hitz eta folklore hutsez aldaketarik ez da izango, berean jarraituko baitute porlanaren nagusiek eta era guztietako espekulatzaile profesionalek. Hitz hutsak baino, ekintza eraginkorrak behar ditu munduak. Hemen eta orain hasiko gara! Bizikletaz Getxoko Udalaren plan, proiektu eta lan suntsitzaileen aurka eginez, gure errealitate hurbiletik hasita mundua aldatzen hasiko gara. Zatoz gurekin!
Galdaretxe bizirik! Lanak gelditu!
Deialdia: bizikletada irailaren 22an, ostirala
18:00etan Algortako Telletxe plazan
18:25etan Getxoko probalekuan
19:00etan Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean
19:30etan Portu Zaharrean
LZP eta HAPO hauei, ez!
Hondeamakinei metro karratu bat gehiago ere ez!
Galdaretxen lanak gelditu!
Hormigoizko horma berriari ez! Singerak itsasoari itzuli!
Kostaldea eta landa eremuak bizirik!
Uribe Kosta Bizirik