Lehen harrera Sopelako elizan egingo diote Tokerori arratsaldeko 5:30ean eta handik ikurrinen lerroen artean Herriko Tabernara joango da herritarren ongi etorria jasotzera. Dena den, ordutegia Juan Mari Tokero kalera irtengo den orduaren araberakoa izango da. Bitartean, autobusekoekin arituko dira harrerako antolatzaileak telefonoz, unean uneko informazioa herriko tabernan zentralizatuz.
Tokero 1999 urtean irten zen espetxetik eta berriro sartu zuten 2002ko maiatzaren 13an Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Bihar espetxe zigorra oso-osorik beteta irtengo da. Espetxeko gorabeherez gain, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak “Juan Mariren familiar eta lagunek izan zuten auto istripu larria Teruelera bisita egitera zihoazenean” gogoratu du.