Alkateak esan du gai horretan eskuduntza duten Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko koordinazioa etengabekoa dela. Bestalde, Zarraoak ez du aipatu nahi izan Guardia Zibila eta gaineratu du ez duela uste “beste lan batzuk bete behar dituen beste segurtasun indarrak” parte hartu behar duenik.
Era berean, alkateak gogoratu du PPren iritzia ez datorrela bat Getxoko herritarrek aurten udalerriko segurtasunari buruz agertu dutenarekin, egindako azterketan Getxoko bizilagun gehienek uste baitute Getxo udalerri segurua dela.
“PPk berriro erakutsi du indarkeriari etekina ateratzea baino ez duela bilatzen eta eskenatoki horretan soilik dagoela gustura”. Horrela erantzun dio Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak Alderdi Popularrari eta alderdi horrek “kale borrokaren erasoen hazkundeagatik” azaldutako kezkari. Zarraoak azpimarratu du egunkarien jarraipena baino ez dela egin behar, “edozeinek egin dezakeena” konturatzeko duela urte batzuetatik hona kale borrokaren ekintzen jaitsiera izan dela. Eta gehitu du “gaitzetsi eta moztu behar diren erasoek ez gaituzte jartzen Madrilgo Gobernuan PPk gobernatzen zuenean zegoen maila berberean”.