Eusko gudariak omenduko dituzte arratsaldean Aritxulegi mendatean

Ezker abertzaleak antolatuta, “Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman duten gudariei” omenaldia egiteko ekitaldi politikoa prestatu dute arratsaldeko 5etarako, Oiartzungo Aritxulegi mendiko Gudarien basoan. Aurtengo Gudari Egunaren inguruko ekitaldi honen leloa da ohiko “Izan direlako gara. Garelako izango dira”. Uribe Kostatik zuzenean joateko autobusa antolatu dute Itzubaltzeta / Erromoko, Leioako, Astrabuduako eta Erandioko ohiko lekuetan. Era berean, Segi gazte erakunde ilegalizatuak “zuen borrokak biharko Euskal Herria” kanpainaren bidez irailaren 27an Gudari Eguneko ekitaldietan parte hartzera deitu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun