Bertsolaririk gabeko Areetako jaiak hasi egin dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 23a, 02:54

Urdulizko jaiak eskualdeko azkenak zirela pentsatzen zuenari bihotzekoa eman behar izan zitzaion atzo arratsaldeko 5:30ean Eskoletako plazan (lehengo Ipotxen plaza) “Llegas Talde” gazte koadrilak Areetako jaietako txupinak bota duenean. Baina, Mesedetako Amaren omenezko jaiak aitona-amonek estreinatu zituzten eguerdian plazan bertan gozatutako luntxarekin. Egunean zehar, txistulariak, buruhandiak, koadrilen jokoak, txitxarrilloa eta diskotekak bata bestearen atzean joan ziren, baina gaurko indarrak gordetzearren baten bat etxera goiz joan zen eta guzti. Dena den, eta jai batzordeak Areetan ohikoak ziren bertsolaritza ekitaldiak programatik kanpo utzi dituela, tradizio handirik duen ikuskizuna igandean burutuko den barraskilo kazolen XII. lehiaketa da.

Irailak 23, larunbata

10:00 Diana
10:30 Txikienentzako haur zapatua: aurpegia margotu, margo lehiaketa, puxgarriak…
12:00 Erika Pedrosaren Oroimenezko IV. Are Irudien Lehiaketa Areetako hondartzan.
12:00 Herri kirolen erakusketa Eskoletako plazan.
13:30 Berantzagi taldearen dantza erakustaldia.
16:00 V. Mus Txapelketako I. kanporaketa, Anaitasuna kalean.
16:00 III. Triatloi Erakusketa Areetako hondartzan.
18:00 Koadrilen probak.
20:00 Capoeira erakustaldia President gimnasioaren eskutik.
22:00 Kontzertua.

Irailak 24, igandea

10:00 Diana
10:00 Barraskilo Kazolen XII. Lehiaketa Gastronomikoa Anaitasuna kalean.
12:00 Spinning erakustaldia President gimnasioaren eskutik.
12:30 VIII. Paella Lehiaketa Eskoletako plazan.
15:00 Koadrilen probak Anaitasuna kalean.
16:00 Karaokea.
16:00 V. Mus Txapelketako finala, Anaitasuna kalean.
18:00 Barraskilo Kazolen XII. Lehiaketa Gastronomikoaren sari emanaldia.
18:00 Play Back
19:00 Meza, Mesedetako Amaren elizan.
21:00 Koadrilen sari emanaldia.
24:00 Txosnaren itxiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun