Poza nagusi Sopelan Tokeroren askatasuna dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 25a, 14:58

Juan Mari Tokero Sopelako preso ohia larunbatean, goizeko 09:30ak aldera, irten zen Terueleko espetxetik. Irten orduko, bertan izan zituen zain senideak eta lagunak, autobusez Aragoiko kartzelaraino joanak. Alabaina, musuak eta besarkadak trukatu eta berehala Sopelarako bidea hartu zuten. Herrian harrera hunkigarria egin zioten Tokerori. Autobusetik jaitsi eta lagunak besarkatu eta agurtu ondoren, ikurrinen lerroen artean herriko tabernara joan zen emaztea eta ilobarekin batera (argazkian). Bere omenez egindako agur dantzari so egon ostean, herriko tabernaren hormatik jaso zuen argazkia Tokerok. Sopeloztarrak berreskuratutako askatasuna ospatzeko, brindisa, pintxoak eta ardoaren artean lagun arteko giroa nagusitu zen inguruan. Uribe Kostako Amnistiaren Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez zabaldu duenez, datozen egunotan zehaztuko da ongi etorri ekitaldiaren data. Argazkia: Etengabe.

Gaiaren inguruko berriak:

Juan Mari Tokero etxean (Etengabe, 2006 Ira 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun