Larunbatean Betizu Jaia izango da Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 25a, 16:44
EITBko behi euskaldunik famatuenak etxeko txikien gozamenerako izango dira larunbat honetan, irailak 30, Barrikan. Betizukoek goizeko 11etan aurkeztuko dute “A ze zirkua!” ikuskizun berria eta bi orduz, hainbat jolas, tailer eta puzgarri lagun izango dituztela neska-mutilen irriak ateratzen jardungo dute. Betissuise, Betizu eta Eme-Uk Betizu Klubaren 5. urteurrena ospatuko dute horrela kide barrikoztarrekin. Argazkian, orain dela 3 urte Betizukoek unibertsoa salbatu zuten abenturako irudia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun