Gaurtik aurrera Sopelan ere birziklatu ahal izango dira CD eta DVDak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 25a, 19:31

CD eta DVDak bildu eta birziklatzeko zerbitzua estreinatuko dute gaur goizean Sopelako udaletxeko sarreran. Zerbitzua tokiko udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garbiker enpresa jarri dute martxan, dagoeneko hainbat udaletan martxan dagoen Cederika ekimenaren bidez. Auzotarrak goizeko 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara hurbildu ahal izango dira horra CD eta DVD erabiliak botatzera. Diskoak txikitu egingo dira bertan egon litezkeen datu konfidentzialez inork jabe ez ditzan eta ondoren Garbigunera garraiatuko dira. Azkenik, CD eta DVDen lehengai nagusia, polikarbonatoa, metalezko produktu berriak egiteko erabiliko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun