Itsaso Paya eta Beñat Vidal abestuko dute Itzubaltzetan ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2006ko ira. 25a, 20:52

Ostiral honetan, irailak 29, lehen mailako bertso saioa izango da Itzubaltzeta / Erromoko Branka herriko tabernan, gaueko 10:00etan. Izen bereko kultur elkarteak antolatuta, eskualdeko lehen mailako bi bertsolari entzungai izango dira. Algortatik Itsaso Paya, Areetan aurten irabazitako Ipar Uribeko txapelaren jabea, Gobela ibaia bustitzen duen herrira hurbilduko da. Hor izango du beste aldetik, Leioatik, heldutako Beñat Vidal bertsolari gaztea baina ezaguna. Itzubaltzeta / Erromok, berriz, publiko zaletua jarriko du tabernako saio horretan. Argazkian, ezkerrean, Itsaso Paya.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun