Etzi, irailak 27, eskualdeko manifestazioa egingo da Algortako Telletxe kaletik abiatuta, Gudari Eguna dela eta. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez iragarri du martxa iluntzeko 8etan hasiko dela, ondoren Txiki eta Otaegi plazan ekitaldi politikoa egingo dela. Izan ere, data honek gogorarazten ditu Baena, Sanchez Bravo eta Garcia Sanz FRAPeko hiru kideekin batera Francoren diktadurak orain dela 31 urte erail zituen Jon Paredes “Txiki” eta Angel Otaegi. Hitzordu hori baino lehenago, eguerdiko 13:00etan, kontzentrazioa egingo da Telletxen bertan. Egunotan eskualdeko kaleetan hainbat erakunderen kartelak ikus daitezke, Gudari Eguneko mobilizazioetan parte hartzera animatzen dituztenak, besteak beste, Ekin eta Segi. Argazkian, pasa den larunbatean Aritxulegin egindako gudarien aldeko ekitaldiko une bat /
One of the boys.